Euria, mendia, Astigarragako txerria…

Kaixo talde!!!, hemen gaude berriro!.

Gaur apirilak 30 da!, hilabete honetako azken eguna!. Badakizue zein hilabete datorren orain?, zuetariko batzuk bai, ezta?. Noski, zuen urtebetetze eguna izango delako maiatza izeneko hilabete honetan.

Hauek dira 4 urte mando beteko dituzten lagunak:  Liher (maiatzak 2an), Jon D. (maiatzak 4an), Gari (maiatzak 10ean) eta Ekain (maiatzak 19an).

Zuentzat danontzat musu piloa eta ZORIONAK!!!.

 

Gaur, gure baserriko animalien gaiarekin amaitzeko, beste ipuintxo bat dakargu.

Tomas, baserritarra da eta bere animalitxoak zelan zaintzen dituen ikusiko duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea!.

 

 

 

Ondoren, hain ezaguna den “Behin joan nintzen” abestiarekin dantzatuko dugu. Animatu animali ezberdinak imitatzera!.

 

 

índice

 

Orain, esperimentu bat proposatzen dizuegu. Aurreko eguenean musika-tresnekin jolasten ibili ginen, ezta?, ba hemen daukazue etxean dituzuen materialekin sor dezakezuen beste musika-tresna bat : xilofonoa!!!.

28936b73a9f422713c6fd4ab87376826

Zer behar dugu?:

  • 5/6 edalontzi ( berdinak )
  • ura
  • kolorantea

Zelan egin?:

1. Edalontzi bakoitza ur kantitate ezberdinekin betetu ( lehenegoa gutxirekin eta hurrengoak gero eta gehiago betetu).

2. Edalontzi bakoitzean kolorante apur bat bota ( zenbat eta kolore gehiago erabili, politagoa geratuko da).

3. Koilaratxo batekin edalontziak jo eta …

4. Entzun eta pentsatu….. Danak egiten dute soinu berdina?. Zergaitik uste duzue gertatzen dela hori?.

 

maxresdefault

 

Amaitzeko, oiloak eta oilarrei buruzko gauza gehiago ikasteko, hurrengo bideotxoa ikusi.

 

 

Zer iruditu zaizue?, polita, ezta?. Adi egon zarete?, bai?, ba orduan gure….

índice5

2. ERRONKA EGITEKO PREST ZAUDETE!!

 

2. Erronka : Oiloen zikloa. “Baina zer da hori?” – pentsatuko duzue. Ba oiloak nondik jaiotzen diren argi ikusteko eta azaltzeko eskulana.

Zer behar da:

– papera

– tenperak

– margoak / rotulkiak

– artaziak

b811904c0910c68b7581c1f7276ec08d

Zer izan zen lehenago: arrautza edo oiloa???, jeje…

(Gogoratu martitzena dela erronkako argazkiak bidaltzeko epea ).

 

IMG-20200428-WA0028

 

Eta amaitzeko, hemen uzten dizuegu lehenengo erronkako zuen argazkiekin egindako bideotxo batekin. Zelako musika-tresna ederrak sortu dituzuen!.

Disfrutatu bideoa ikusten, guk zuen argazkiak ikusten disfrutatzen dugun moduan!.

Eskerrik askooo!!!.

 

A!, kalera irtetzen zaretenean, egin korrika, salto, oihu,… disfrutatu!!!.

Musu handi handi bat talde!!!.

Miren eta Maida.

Lortzen goaz!!

Kaixo familia!!!,

zer moduz zaudete?, orain egin ditzakezuen irtenaldi txikiei esker, apurtxu bat hobeto, ezta?.

Animo talde!, denon artean lortuko dugu eta!.

Gaurkoan, hasteko, gure txikitxoei piiillo bat gustatzen zaien eta askotan eskatzen duten ipuin batekin gatoz: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satorraren ipuinarekin.  Hemen ere hainbat animalia agertzen dira.

(kakaren gaia tabu den umeentzat , erabat gomendagarria).

 

 

Jolasekin jarraitzeko , hemen ditugu koloreak lantzeko proposamen bi:

Lehenengoa, koloretako pintzak klasifikatzeko jolasa da.

Ontzi batean pintza guztiak nahasta eta banan-banan ateratzen joan, kolorea esan eta dagokion lekuan jarri. (Pintzak ez ezik, etxean duzuen kolore ezberdinetako edozein gauza erabil dezakezue jolas hau burutzeko).

KOLOREAK LANTZEN

Bigarren proposamen honetan, gauza bardina egiten dugu baina oraingoan tapoiak arrantzatuko dituzte  koordinazioa ere lantzeko. Ondoren dagokien lekuan jarri.

Umeek, ura agertzen den edozein proposamenekin zenbat disfrutatzen duten ziurtatuko duzue!. ;-

 

Koloreak lantzeko, aurreko sarrera batean proposatu genizuen Ikusi-makusi jolasa ere erabil dezakezue.

“Ikusi-makusi… Niño niña pensando cara | Vector Premium

Zer ikusi?…

Gauzatxo bat…  gorri kolorekoa!.”

 

Eta orain, musika-tresnak hartu eta… denok abestu eta dantzatzera!!!. Hain ezaguna den abesti honekin uzten zaituztegu!.

Paristik natorren artista bat naiz ni….

 

eskerrikasko

Amaitzeko,  argazkiak bidaltzen egin duzuen esfortzua eskertu nahi dizuegu.  Gure txikitxoak bene-benetako txapeldunak eta artistak direla bagenekien, baina hala eta guztiz ere, ilusio handia egin digu ikusteak.

Nahi duzue zuek ere ikusi, ikastolako laguntxuek zelako gauzak egiten dituzten etxean?, ba hemen doa bideotxoa!. Disfrutatu eta animatu zuenak ere bidaltzera!!!.

 

Musu handi handi bat!!!.

Astoak ja, ja, ja…

Kaixooo!!!,

Zelan zabiltzate?, ondo?, gu zuek ikusteko desiratzen gaude!. Denbora asko pasa da.  Ba al dakizue zenbat egun daramatzagun etxeetan? 40! bai, 4 eta 0! Zenbat dira horiek? Ba… esku bietako atzamarrak 4 aldiz jarrita!. Baina horrek esan nahi du gero eta gutxiago faltatzen dela hau amaitzeko eta berriro elkar ikusteko. Animo!.

Entzun!, gustatu zaizue musikarien ipuina?, bai?, ba hurrengo bideotxoan txakurra, katua eta astoari buruzko gauzak ikasiko ditugu, nahi duzue?.

 

Orain sekretutxu bat kontatuko dizuegu: animaliek ere hitz egiten dute, bazenekiten?. Bai, bai, egia da, baina bakoitzak bere erara egiten du, guk bezala. Hurrengo abestian animalien soinu batzuk entzungo dituzue. Ikasi eta gozatu!. Astindu gorputzak!!!.

 

Beno, beno… eta orain… amatxuk eta aitatxuk hartuko zuten erronken inguruko andereñoen mezua, ba hona hemen aste honetako erronka!.

Urrestillako musikariek banda ederra sortu zuten, batek danborra, besteak turuta…

Zer moduz guk gurea egiten badugu?. Horretarako, etxean ditugun materialekin, musika tresnak sortuko ditugu!.

Beheko irudietan guk aurkitutako ideia batzuk dituzue, baina… beste edozein musika tresna asmatzen baduzue, primeran!.

Bialduko dizkiguzue zuen musika tresnen argazkiak?, mese mese mese…

Hemen dituzue gure helbideak:

Miren: mbetxebarria@eleizaldeikastola.eus

Maida: mherrero@eleizaldeikastola.eus

Hurrengo asteko egueneko sarreran argitaratuko genituzke. Aldez aurretik, eskerrik asko!!!.

 

Matematika apurtxu bat lantzeko, gogoratzen duzue aurreragoko sarrera batean utzi genizkizuen zenbakien plantillak?. Ba oraingo honetan, forma geometrikoak lantzeko plantillatxo batzuk sortu ditugu. Hauek, atzamarragaz gainpasa, plastilinagaz txurroa egin eta dagokion forma irudikatu,… dezakezue.

Eta nahi izanez gero, beste jolas bat, etxean bilatu forma ezberdinak dituzten gauzak!, orain borobilak, orain karratuak, orain hirukiak…

 

Ondoren, familian egiteko yoga saio bat proposatzen dizuegu, momentua zuen aukeran uzten dugu.

Adituen hitzetan, yogak, umearen ongizatea bermatzen duten hainbat teknika eskaintzen ditu, emozioen kudeaketa hobeago bat ahalbidetzen du eta ondorioz, barruan gordeta dugun bakean bizitzera eramaten gaitu. Mundu aztoratu honi aurre egiteko tresnak ematen dizkie umeei.

Saio hau baserriko animaliei buruzkoa da, gure gaiarekin jarraitzeko aproposa. Eta ikusiko duzuen bezala, ingelesez, ziur gure txikitxoek teacher-en falta ere somatzen dutela!.

 

Eta orain… guztion galdera: itxialdiaren ondoren, zer?.  Gure ustez interesgarria izan litekeen hitzaldi ireki baten informazioa uzten dizuegu gai honen inguruan.

Hitzaldi irekia: “COVID-19aren ondorengo eskola pentsatzen”

Hitzaldi irekia:

Hik Hasik Nora Salbotx Amaiurko eskolako maistra eta zuzendariaren hitzaldi irekia eskainiko du ostiralean, apirilaren 24an, 17:00etan online bidez.

“Itxialdiaren ondoren, nolako eskolara itzuliko dira haurrak? Nolako eskola izango da COVID-19aren ondorengoa?Nolakoa izatea nahi dugu? Eskolak itxita dauzkagun bitartean, zer egin dezakete eskolek? Etxerako lanak, edukiak, curriculumak… jakintza orokorrak, konpetentziak, errealitatean oinarrituriko ikasketa… “

 

Eta amaitzeko, aipamen berezia egin nahi diogu gaurko egunari, gaur Liburuaren Nazioarteko eguna da.

Ikastolan egongo bagiña, jarduera ezberdinak egingo genituzke, liburuak esku artean ditugula baina… ezinezkoa zaigunez, hona hemen gure gaiarekin bat datorren ipuintxo bat, errimak eta erritmoa lantzeko.

 

 

Gogoratu ama eta aita be ipuin kontalari bikainak direla baina baita zuek ere! Animatu!

Gu bitartean…..

IMG_8954

 

Hemen gaude berriro!!!

Kaixo familia!!!

Zelan zaudete?, zuek eta zuonak ondo egotea espero dugu bihotzez.

Aste santuko oporrak guztiontzat ez ohikoak izan diren arren, arnasa eta bultzada hartzeko baliogarriak izan dira guretzat eta hemen gatoz berriro gure proposamenekin!.

 

Gure Ttantto marigorringoak ere umeen falta handia dauka, han geratu zen gelan, beraien zain. Baina… zer moduz bere abestia gogoratzen badugu?, dantzatu eta abestu!, ea horrela, ikastolatik entzuten digun!.

 

 

 

 

Opor bueltan landuko dugun gaia Etxe-abereak izanik, hauekiko ezagutza eta errespetua sustatzea da gure asmoa. Zuek baduzue animaliarik etxean?, haien zaintzaz arduratzen dira gure txikiak?, ziur baietz!.

Gai honetan agertzen zaigun ipuina, hain ezaguna den “Urrestillako lau musikariak” da, non baserritik ihes egin behar izan zuten lau etxe-abereren gorabeherak kontatzen diren. Hurrengo bideoan duzue:

 

 

Ez zaigu ahazten mugimendua guztiz beharrezkoa dela gure txikitxoentzat, beraz, goazen orain gorputza astintzera abesti bizi honekin!:

 

 

Eta orain, gure ipuina antzeztea proposatzen dizuegu, baina… horretarako, pertsonaiak behar ditugu, ezta?. Zer iruditzen zaizue, komuneko tutuekin sortzen baditugu?. Hona hemen eskulan hau egiteko ideia batzuk:

 

 

(Ideiak baino ez dira, ziur zuenak hauek baino dotoreagoak direla!)

 

Eta amaitzeko, marrazkietan beraien izenak idatziaz, gitxi gitxika hizkien grafiaren kontzientzia hartzen doazela konturatuko ziñeten. Hau horrela izanik, bokalak ezagutzen hasiko gara banan-banan. Horretarako, hurrengo jarduera, hizki zopa bat  izango da. Ikusten duzuenez, oraingoan A eta E bokalekin hasiko gara. A guztiak bilatu eta berdez borobildu beharko dituzte eta E guztiak horiz.

Hau egin ondoren, hain garrantzitsua den kontzientzia fonologikoa landu dezakegu, beraien izenetan bokal hauek agertzen diren aztertuz, edo laguntxuen izenetan ere bilatuz, A edo E bokalekin hasten diren hitzak esanez… Zuei okurritzen zaizuena!.

(orri hau imprimatu edo zuek egin dezakezue, eta folioak gordetzeko zorro garden batean sartzen baduzue, arbel zurietako errotulatzaileekin berrerabilgarria izan daiteke).

2b023b21e6cda2e71a25037155a0da2d

 

 

Animo talde!, gitxi gitxika erritmoa hartzen joango gara.  Eguenean berriro ikusiko dugu elkar, baina berrikuntza txiki batekin…

Zuetaz jakiteko irrikitan gaude eta!.Asno de Shrek | Personajes de shrek, Shrek personajes

 

Musu erraldoi bat!!!.

Miren eta Maida.

 

Laster arte!

Kaixoooo!!!, eguena da eta hemen gaude berriro zuekin…

Hasteko, aipamen berezi bat egin nahiko genuke: gaur, AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA da, eta gure aldetik, txalo zaparrada bat helarazi nahi diegu, haiei eta beraien familiei, animo eta gora zuek!!!.

El emoji de corazón azul que utilizas, tiene un significado que no ...

Hemen bideotxo bat gure umeentzat:

Eta hau zuentzat, gurasoentzat:

Entzun! ez gara ahaztu apirilean urteak betetzen dituzuenokin!, hor doaz!:
Jon Benguria eta Aitor Gainza apirilaren 1ean, Maialen Allika 4ean, Unax Gondra 8an, Ugaitz Gonzalez 17an, Olatz Anasagasti 20an, Peio Oihenarte 24ean eta Helene Mendez 27an. Pillo bat zarete!.
Guztioi ZORIONAK!!!.

 

Eta orain, gure proposamenekin jarraituko dugu…

Ziur egun hauetan mahai-jokoekin jo ta fuego zabiltzatela, baina denbora pasa ahala, gure umeak aspertu ere egiten dira eta mugimendu gehiago behar dute.

Zer deritzazue betiko mahai-joko bat moldatzeari?. Hona hemen gure proposamena: OKAOLINPIADAK!!! Zenbakiak lantzeaz gain, primeran pasako duzue!!!.

 

Beste alde batetik, gogoratuko duzuenez , janariak lantzen egon gara, ezta?, ba gure gaiarekin amaitzeko, jostailu bat sortuko dugu: Jogurtofonoa.

IMG_20190507_164352_938 Horretarako, bi jogurt-pote eta soka bat behar ditugu. Poteen behealdean zulotxo bana egingo diegu, eta sokaren mutur bakoitza zulo batetik sartuko dugu, barruan korapilo bat eginez. Horrela, bi poteak elkarri lotuta geratuko dira. Ume batek pote bat hartu eta, ahora hurbilduz, barruan hitz egingo du. Beste ume batek (edo ama/aitak) beste potea belarrian jarriko du, eta lagunaren ahotsa entzungo du. Nahi izanez gero, poteak pinturekin apain daitezke, edo margotutako paperez estali.

 

Ez ahaztu gure txikitxoei “mazamorratan” ibiltzea pillo bat gustatzen zaiela, beraz, arlo sentsoriala ere lantzeko hemen dituzue ideia batzuk:

Honekin, trazoa ere lantzen dugu:

PROPUESTAS MOTRICIDAD FINA

(Jarduera hau gatzarekin edo ogi birrinduarekin egin daiteke).

* Oharra: kontutan euki, jarduera honen ostean, behegaina erratzarekin garbitzea beharrezkoa izango dela… beraiek ere parte har dezatela zeregin honetan!. 😉

 

 

Hurrengo hau, gelan sarri egiten dugun jarduera da, eta ez dakizue zenbat disfrutatzen duten!. Panpinak bainerara!!!.

Estiu aigua
Eta aurretik ditugun egunak asko direnez, hemen beste ideia bat. Oraingo honetan, motrizitate fina landuko dugu (etxean ditugun materialekin, noski):
Pasta threading activity for toddlers | Actividades para niños de ...Trabajando la coordinación óculo-manual de los peques

Beno ba, konturatu barik, Aste Santuko oporrak ere heldu dira. Aurten ez dira izango ohiko modukoak baina ziur bereziak bihur ditzakegula!!. Gure umeek izango duten oroitzapena ez da izango etxetik irten barik egon direla, baizik eta senideekin primerako egunak igaro dituztela!!!.

Jaso gure agurrik beroenak!.

Animo! oso ondo egiten ari zarete!!!.

Beste aste bat!!!

Kaixoooo!!!, zelan doaz animo horiek?, egunaren arabera, ezta?, normala…

Hemen gatoz gu berriro, proposamen txiki batzuekin… zuen gustokoak izatea espero dugu.

“Jan, jan eta jan” gaiarekin lotuta, hemen duzue beste ipuintxo bat, hain ezaguna den “Beldar txiki jatuna”.

Gure pertsonaiak, astelehenean, asteko lehen egunean, sagar bat jaten du, martitzenean, asteko bigarren egunean, bi madari… eta horrela, ia konturatu ere egin barik, hainbat eduki lantzen ditu ipuin honek: asteko egunak (nahiz eta ipuinean batuz agertu, guk gelan bizkaieraz aipatzen dizkiegu umeei), zenbakiaren grafia eta kantitatea, eta fruitu eta elikagai ezberdinak ikusten dituzte.

Hau bai ipuin aberatsa eta ederra!!!.

 

 

Matematika apurtxu bat lantzeko, eta plastilinari beste erabilera bat emanik,  hemen dituzue zenbakiak lantzeko erabili ditzakezuen lamina hauek: (inprimatzeko aukerarik ez baduzue, zuek orri zuri batean egiteko errezak direla uste dugu, eta adibidea jarraituz, zuei bururatzen zaizuen edozein irudigaz egin ditzakezue).

Hauetan, plastilinarekin “txurro” luze bat egin eta zenbakiaren silueta betetzea proposatzen dizuegu, ondoren, karratutxoetan, zenbakiak dioen plastilinagaz egindako beste sagar/laranja/limoi ipiñi eta zenbatu.

batbihiru

Orain, betiko moduan, zertxobait manipulatiboagoa… Espagetiak!!!.

Espagetiak egosi, nahi baduzue margoztu ditzakezue, bestela tintearekin tintatzea ere posible da (eta ez badituzue margozten ere, berdin disfrutatuko dute). Eta orain beraien eskuetan utzi… ukitu, usaindu, … sentsazio ezberdinak…

Ikusten duzuenean interesa galtzen doazela… atera artaziak!, ikusiko duzue ze arin pizten zaien berriro interesa!, jajaja… (zuen begiradapean, ebaki ditzatela espagetiak, gozamena!).

 

 

Eta azkenik, Pirritx eta Porrotxen bideo honekin uzten zaituztegu. Esku-jolas dibertigarria ama, aita edo etxeko edozeinekin primeran pasatzeko!!!.

 

 

A!, martxoko egun hauetan lagun batzuek 4 urte bete zituzten!:  Jon Mendizabalek eta Ainhoa Ugaldek 14ean, Oihane Bilbaok 15ean eta Laia Porresek 29an!!!.

Zorionak danori!!! Hau zuontzat da!!!.

 

Eguenean ikusiko dugu berriro elkar!.

Faltan botatzen zaituztegu!!!.

Musu erraldoi bat zuentzat!!!.

Ted Bear GIF - Ted Bear Blow GIFs

Miren eta Maida.

Kiku!

Kiku!, hemen gaude berriro!.

 

Martitzeneko sarreran, egunerokotasunean egin ditzakezuen gauzetaz aritu izan gara, autonomia, marrazkitxoak,…

Oraingo honetan, egunean zehar erabili daikezuen jolas ezagun bat proposatu nahi dizuegu:

índice2

Ezaugarri ezberdinak erabili, adibidez kolorea ezaugarritzat hartuta, edo gelan askotan egiten duguna, hitzaren hasiera fonologikoa kontutan hartuz, adibidez: 

 

     “- Ikusi makusi…

  • Zer ikusi?
  • Gauzatxo bat hasten dena… LE-gaz
  • Mmmm… leihoa!
  • Baaaai!!!, zure txanda!.”

Honela, umeen kontzientzia fonologikoa landuko dugu gitxi-gitxika.

 

Beste “klasiko” batekin gatoz, IPUINA. Egunero erabili dezakezuen baliabidea da. Ipuintxo bat edo bi irakurri umeei egunero, beraien irudimena elikatuz joango da.

images

 

Hau hizkuntzaren aldetik, baina pentsatuko duzue, eta matematika?, zelan egingo dugu?.

Oso erraz!, etxean ditugun gauzak aprobetxatuz.

Adibidez, galtzerdiekin .

Bai, ondo irakurri duzue, jaja. 

Hartu galtzerdi ezberdinak eta nahastu ontzi batean. Umeak bardinak direnak hartu beharko ditu. Horrela pozik egongo da eskatzen badiogu gordetzen laguntzeko eta etxeko zereginetan ere parte hartuko du. 

IMG-8678

 

Eta orain, proposamen manipulatiboarekin jarraituko dugu: Plastilina.

Plastilinarekin jolasten eskuetako indarra lantzen dugu, eta hori garrantzitsua izango da gerorantz, arkatza indarragaz oratzeko. Ez daukazuela etxean? Lasai…etxeko plastilina egin dezakezue, zelan?, hona hemen bideotxo lagungarri bat:

 

Amaitzeko, arratsalde-iluntzerantz (edo nahi duzuenean), denok erlaxatzera!. Eseri denok lurrean eta eskatu umeei nola jarri behar zareten esateko… beraiek badakite!. Hemen duzue gelan erabiltzen dugun Pirritx eta Porrotxen masajearen bideoa, gozatu!:

 

 

Hurrengorarte familia!.

Animo eta zaindu!.

Musu erraldoi bat zuentzat!!!.

IMG-8686

Maida eta Miren

Etxean goxo-goxo…

Kaixo danori!,

Blog honen bitartez, zuen eta gure arteko harremana apurtxu bat estuagoa izatea nahi dugu…

Etxean zaudete ( ahal duenak, noski) eta momentu aproposa iruditzen zaigu zuen umetxoak “entzuteko”, ez bakarrik ahoz esaten dutena, beraien jarrerak, keinuak… begiratu egoera arraro hau alde positibotik!.

Hona hemen lehenengo sarrera honetan proposatzen dizkizuegunak:

Hasteko, gure umeen adinari begiratuta, oso garrantzitsua da umeak egin dezakeena, berak egitea, eta helduak umea ez ordezkatzea zeregin horretan. Honekin esan nahi duguna da, egun hauetan ere, autonomia bultzatzera animatzen zaituztegula.

Egunak luzeak dira, ezta?, eguneko tartetxoren batean, umeari orri zuri bat eskeini eta marrazkitxo bat egin dezala… A!, ahaztu barik!, gelako marrazkietan bakoitzak bere izena jartzen du!, beraien kabuz edo/eta guk lagunduta. Gitxi gitxika gure izeneko lehen hizkia ezagutzen goaz, baita gure izena ere!.

Eta beste gauza bat, gure umetxoek mugimendua behar-beharrezkoa dute ( hori ziurtatu duzue, ezta? ). Egunero hartu zuentzat aproposa den tarte bat, beraiekin gorputza astintzeko!. Honetarako, eurek hain ezagun dituzten “ene kantak” bilatu interneten , eta… DANTZATZERA!!!

Gure txikitoak ausartak eta txapeldunak direlako!!!.

 

Orain bagoaz gelako “zereginetara”….

HH3n “Jan, jan eta jan” gaia lantzen ibili gara (janariak orokorrean), guzti hau gertatu aurretik. “Txantxangorri mokofina” ipuinaz lagunduta, denetarik jatea zein garrantzitsua den ikasten aritu izan gara gelan. Hemen duzue ipuina:

 

Honekin batera, zuekin partekatu nahi ditugun jarduera batzuk euki ditugu prest:

  • Abesti polit hauek entzun, abestu eta dantzatu:

 

 

 

 

  • Eta orain, ekintza manipulatiboago bat: dilistak zein indabak landatu ditzakezue eta egun hauetan prozesua ikusi. Honegaz lotuta, hurrengo bideoan esperimentu bat agertzen da:

 

Eta honekin amaitzen dugu gaurkoz, eguenean ikusiko dugu berriro elkar!.

Musu erraldoi bat gure partez!!!.

Maida eta Miren.

IMG-20200324-WA0001