Mila kolore

Egun on danori!!! Zelan zabiltzate?

Ziur gaude bakoitza bere familiarekin denbora hau gozatzen ari zaretela, ezta?. Ba gaur horri buruz hitz egingo dugu: familia.

Baina lehenengo eta behin, denok ezberdinak garala gogoratuko dugu, eta hori ez da txarra, kontrakoa, oso aberasgarria da!.

Guk ezberdina zen elefante baten istorioa ezagutzen dugu, entzun nahi duzue?. Elmer zuen izena…

 

 

Gustatu zaizue Elemerren ipuina?

Ba gure moduan, gure inguruan familia eredu ezberdinak ditugu  eta danak maitekorrak. Begira begira, ipuin honetan kontatzen digutena!.

 

Mila kolore! Hau da gure gaurko izenburua, bai!.

Gorria, urdina, berdea,… zein da zure gustukoena?, ez zaude ziur?, ba hurrengo abestia entzun, dantzatu eta aukeratu!!!.

Ikastolan ere abesten genuen, gogoratzen duzue?.

 

irakurtzeko-txokoa-2-zazpi-olerkia-2-638

Egun hauetan euri eta euri izan dugu…. zein aspergarri, kolore gabeko euria!. Goazen aldatzera!. Animatzen zarete?.

Ba hemen daukagu proposamen bat: “Koloretako euria”.

Jarduera hau egiteko, ontzi garden bat urez bete, lainoak egiteko, bizarra mozteko aparra erabili eta kolorantearekin, euri-tantak egin!. Begira ze polita ikusten den euria, lainoen azpian!.

 

Tximeletak ere ikusiko zenituzten zuen paseotxoetan, ezta?, lorez-lore dabiltza urteko sasoi honetan. Egingo ditugu gure tximeletak?, ba… hemen duzue hurrengo proposamena!.IMG-20200408-WA0006

 

Sukaldeko papera hartu, margotu zuek nahi duzuen moduan, guk errotulatzaileekin egin ditugu gureak (sukaldeko paperak puntutxuz osatutako marrazki propioak izaten ditu gehienetan, hauek ere jarrai ditzakezue).

 

 

 

Ondoren, “gotero” batekin ura tantaz tanta bota, ikusiko duzue nola zabaltzen diren koloreak… (teknika honekin, motrizitate fina ere lantzen gaude).

Azkenik, lehortzen utzi eta hurrengo argazkietan ikusten den moduan, tximeletaren gorputza egin (arropen pintzak ere erabil ditzakezue gorputza egiteko).

 

Eta orain… beste musika mota bat entzuteko prest?. Vivaldiren Udaberria entzungo dugu!, baina urtaro honek dituen berezitasunak deskribatzen digun ahotsari ere adi egongo gara!.

Polita izan da, ezta?

Eta orain, amaitzeko, beti bezala lagunak egindako gauzak ikusiko ditugu, zelako artista tximistak!! Txalo bero bat!!

 

Eguena arteeeeeeeeeeeeeeeeeeeee!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

índice

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s