Udaberriko haize berdexka: belar samurrak nire oinei kilika

 

Kaixo kuadrila!!!, zelan zabiltzate?.

Euki ditugun eguraldi ederrekin, uda usaintxoa heldu zaigu, ezta?.

Udaberriak hori dakar, egun eguzkitsuak, baina baita euritsuak noizbehinka ere.

Gogoratzen duzue gelan egin genituen neguko zuhaitza, palomitekin, eta udazkeneko zuhaitza kortxoekin margotuz?. Hemen dituzue irudiak, gogoratzeko.

Ba oraingoan… udaberriko zuhaitza egitea proposatuko dizuegu.

Esan familiakoei zuhaitz baten enborra marrazteko orri batean, eta zuek apaindu nahi duzuen moduan!. Udaberrian zuhaitzak lorez betetzen dira, aukeratu zuek teknika, atzamarrekin koloretako lorak egiñez, plastilinarekin, koloretako paperekin,…

kolorez bete ditzagun gure etxeak!.

 

eguzki amandrea

 

Badakigu batzuk hondartzan ere egon zaretela… baina ziur denok disfrutatu duzuela era batera edo bestera!.

Abesti honekin uzten zaituztegu, gaian gitxi-gitxika sartzen joateko….

 

Hondartzara joan ezin izan zaretenok, lasai!, irudimena martxan jartzeko proposamen batekin gatoz: hondartza txiki bat etxean.

Jarduera hau egiteko… entzun duzue inoiz erdarazko “mini-mundos” hitza edo “small world play” ingelesez?.  Egia esan, jolas mota hau betidanik egon izan da…

Jolas mota hau, jolas  sinbolikoaren barietate bat da, jolas ez-estrukturatua. Helburu irekia du, non eraikuntza jolasa, esplorazio jolasa, jolas sinbolikoa, jolas arautua… izan daitekeen, hori bai, ziur inoiz ez dela izango aurrekoaren berdina!.

Lantzen dituen gaitasunak hauek dira, beste batzuen artean:

  • Irudimena
  • Sormena
  • Hizkuntza, komunikazioa
  • Motrizitate fina

Hemen dituzue hondartza batzuen adibide batzuk:

 

Baina… begiratu zelako gauza politak egin ahal diren gai ezberdinak ukituz….

Eta umeek asko disfrutatzen dute honelako jolasekin!. Gelan ere euki ditugu inoiz eta arrakasta izan dute!.

 

Jolasa umearen berezko jarduera da, jarduera naturala, eta behar
bihurtzen da harentzat; ezinbestekoa da hazkunde fisikoa, intelektuala,
soziala eta afektiboa lortzeko.

Jolasaren bitartez, ondo pasatzeaz gain, nortasuna sendotzen doaz.

Umeak gauzak aztertzen ditu, bere pentsamenduak kanporatzen ditu, errealitatea menderatzen du, emozioak eta bulkadak azalaratzen ditu…

Emozioetaz hitz egiterakoan, gelan sarritan kontatu dugun ipuin bat aurkeztu nahi dizuegu. Ziur ezagutzen duzuela, Koloretako munstroa da. Umeei asko gustatu izan zaie beti entzutea!.

Emozio ezberdinak agertzen dira eta modu erraz batean sailkatzen ditu.

 

 

Eta orain… aipatu ditugun gai biak lotzen dituen jarduera bat proposatu nahi dizuegu.

Alde batetik, hondartza/itsasoa eta bestetik, emozioak.

Horretarako, lasaitasunaren botila edo botila sentsoriala egitera gonbidatu nahi zaituztegu!.

Lasaitasunera eramango zaituzten itsaso txiki bat sortu dezakezue botila barruan….

Zelan?, hemen duzue azalpen bideotxo bat:

 

Mota askotakoak izan daitezke, begira hurrengo irudietan agertzen direnak ere!.WhatsApp: ¿Qué significa el emoji sonriente con corazones en la ...

 

A! Ahaztu barik! Datorren astelehenan, ekainak 8,  gure Ikerren urtebetetzea da. Musu piloa berarentzat eta , noski, abesti hau ere:

Eta amaitzeko, nola ez , gure lagunek egindako gauzen bideotxoa:

 

Datorren eguenara arte!!!!

Besos Lanzar Besos GIF - Besos LanzarBesos Saludo GIFs

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s