Gurpil, gurpil, borobil ….

Kaixo kuadrila!!!,

orain eguenetan eukiko gaituzue hemendik, gure proposamenekin eta nola ez, gure asteko erronkarekin!.

Hala ere, blogean eukiko dituzuen jarduerez gain, gure proposamen garrantzitsuena, asko jolastea, korrika egitea, paseatzera zoaztenean gure herriko txoko ezberdinekin gozatzea , eta hau guztia zuen familiakoekin egitea da.

Badakigu denbora asko egon zaretela etxeetan, eta orain, eguzkiaz, aireaz… disfrutatu beharra duzuela, merezi duzue eta!.

Niños con déficit de naturaleza - Somos Múltiples

 

Beno, orain landuko dugun hurrengo gaia aurkeztuko dizuegu: garraioak.

Gelako kotxe-zaleei asko gustatuko litzaieken gaia da hau, baina, denentzat erakargarri egiten saiatuko gara!.

Hasteko, hemen duzue Pirritx eta Porrotxen “Bide heziketaren sekretuak” kontatzen dizkigun bideotxo bat.

 

 

 

 

Eta beti bezala, gorputza mugitzeko tartetxoa!.

 

Beharbada… hurrengo abestia ezagunagoa duzue…

Ikastolan ere antzezten genuen eta!.

Denok trenera!, bagoaz Bilbora!!!, txu-txuuuu…..

 

Badakigu, semaforoaren argia berde dagoenean, lasai zeharka dezakegula bidea. Gorri dagoenean, geldi!, eta hori/laranja dagoenean?…. Kontuz!!!. 😉

semaforo-sobre-fondo-blanco_87744-362

 

OLERKIA

Pintto paseatzen ari da.

Semaforoa ikusi du.

Berdea!

Lasai-lasai pasa da.

Pintto paseatzen ari da.

Semaforoa ikusi du.

Gorria!

Kontuz, kontuz, zaude erne!

 

Hurrengo jardueran, ezkerra eta eskuma landuko ditugu. Zebra-bideak zeharkatzerakoan, hori egin behar da eta, ezkerrera eta eskumara begiratu!.

Ikusten duzuenez, ezkerrerantz doazen kotxeak gorriz margotu behar dituzue eta eskumarantz doazenak, urdinez.

98658

 

Azken egunotan, kalera sarriago irtetzen zarete, ezta?, ba oraingoan, bertan egiteko proposamen batekin gatoz. Klarionak hartu eta marraztu bideak lurrean!.

Horrela, patinetearekin, txirrinduarekin… edo oinez, handik ibiltzeko zirkuitoa eukiko duzue!.

4

Eta orain…

Aste honetako erronka: semaforo-gailetak.

Ziur noiz edo noiz, familakoekin gailetak egin dituzuela…

Gurinezko gailetak dira sarri egiten direnak umeekin, hemen uzten dizuegu errezeta. 😉

Osagaiak:

  1. Irina, 300g.
  2. Gurina, 150g.
  3. Azukrea, 100g.
  4. Arrautza bat.
  5. Lakasitoak.

Prestaketa

1. Masa egin
Gurina eta azukrea irabiatu –osagaiak giro-tenperaturan egotea komeni da–. Nahastuta daudenean, arrautza gehitu eta jarraitu irabiatzen. Gehitu irinaren erdia, guztiz nahastu arte.

2. Masa film gardenarekin estali
Irinaren beste erdia gehitu daukagun masari eta eskuekin nahastu. Eginda dagoela ikusiko dugu eskuetara ez denean itsasten. Film gardenarekin estali eta utzi hozkailuan ordubetez.

3. Forma eman eta egosi
Labea piztu 170 gradutan. Masa arrabolaz ondo zabaldu,  zentimetro erdiko lodiera emanda, eta gustuko formetan moztu moldeak erabilita. Gure kasuan, semaforo forma eman eta “lakasitoekin” semaforoari argiak ipiñi!. (nahi baduzue, txokolatezko semaforoak ere egin daitezke, argazkian ikusten den bezala).

Labeko erretiluan (bandeja) papera jarri eta gainean gaileta-masa. 15-20 minutuz egosi.

Atera labetik eta utzi erretilu batean hozten. 

emoji de cara sonriente por favor | Emoticones

 

Zuek beste gaileta mota batzuk egiten dituzuela etxean?, ba aurrera!!!. Baina gero guri erakutsi, mesedez!.

 

Gelako lagun batzuk pasa dan astean zehar egindako gauzak erakutsi nahi dituzte ere, nahi duzue ikusi?

 

A!, galderatxo bat… Zuek ere, guk bezala, parrandarako gogoa zenuten, ezta?, jejeje….

Zenbat disfrutatu dugun arrain azokako zuen argazki eta bideoak ikusten!!!.

Zuen bizipoza isladatzen duen bideoa prestatu dugu. Hemen duzue:

 

Amaitzeko, esan nahi dizuegu  oso gustora egon garela aste honetan zuekin bideiodeiak egiten, han, naguesien moduen ordenagailuaren aurrean jesarrita. Zelako ilusioa egin digu zuek ikusteak!

3382583ff7edcf34eec6dc9424edb9f9

Besarkada bat eta eguenararte!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s