Arrain azoka ezberdina

Egun on kuadrila!!!,

Zelan zabiltzate?, egun hauetan eguzkiaren izpiez disfrutatzen, ezta?.

Gauzatxo bat… badakizue aste honetan, gure herrian, Arrain Azoka birtuala ospatzen ari dela?. Eta esango duzue… birtuala?, zer da hori?. Ba… koronabirus hau Bermiora etorri zenetik, gauza asko ordenagailuz egin behar dira… ziur zuen familiakoak ere, ordenagailu aurrean ikusi dituzuela sarri…

Ba hori da birtuala, ordenagailu bitartez egiten diren gauzak, ekintzak,…

Aurreko urteetan, mahoia eta zapia jantzi eta kalera irteten giñen denok!. Lameran, gure herriko produktuak erakusgai eta salgai egoten ziren… musika herriko kaleetatik….

Zelako pena aurten ospatu ezin izana!. Baina…. zer moduz, guk hemen, gure txokotxoan, gure erara ospatzen badugu?, prest?.

Hasteko,  arraintxo baten istorioarekin uzten dizuegu. Baina arrain hau ez zen beste arrainak bezalakoa… arrain honen ezkatak, ortzadarraren kolorekoak ziren. Hortik ipuin honen izenburua: Ortzadar arraina.

 

Gustatu zaizue ipuina?, ze politak diren ortzadar koloreko ezkatak, ezta?. Baina are politagoa lagun onak eukitea, ez duzue uste?.

Niños amigos de todo el mundo alrededor de sus manos. amistad ...

 

Orain…. gorputza astintzera!!!.

Ene kantak taldearen Itsasoko arrainak abestiarekin, danok zutik eta danzatzera!.

 

Gure ahozko hizkuntza ere ez dugu ahaztu nahi, hori dela eta, olerkitxo bat uzten dizuegu.

images

OLERKIA

Boga, boga
marinelak,
batela boga,
itsasoan boga
boga, marinelak.

 

Itxasoko animalien artean, denok ezagutzen dugun olagarroa dago, guretzat amorrotza!!!.

IMG_9519(1)

Guk gureak egin ditugu!. Zuek animatzen zarete?.

 

Gogoratu, gaur eguena dela eta gure asteko erronka dakargula!.

Aste honetan parrandan joateko gogoa daukagunez, Arrain Azoka etxean ospatuko dugu. Beraz, mahoiak jantzi eta argazkiak edo bideoak ( dantzan… ) bidaltzea eskatzera gatoz. Zuek ikusteko irrikitan gaude!.

Baina baten batek, arrain azokarekin lotuta, beste mota bateko argazkiak bidali nahi badizkigu, pozik hartuko ditugu horiek ere!.

Gu prest gaude!!

IMG-9540

 

Eta nola ez, hemen uzten dizuegu aurreko erronkaren bideoa!, lan bikaina egin duzue!. Buruhandiak aipatzerakoan… jaia ez datortsue burura?, jajaja….

Ba hemen duzue gure herriko jaietako abestia!!!. Danok kalera!!! (baimendutako orduetan, noski 😉 )

 

Hurrengo astean ikusiko dugu berriro elkar!.

Bitartean, hartu gure besarkada eta parrandarako gogoa!, jejeje…

zapia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s