Tatxin, tatxin, tatxan, ….

Egun on denoi! Zelan asteburua? Eguraldi ederra aprobetxatu duzue? Barraskilo asko aurkitu dituzue? Seguru baietz, batzuk guk ere ikusi ditugu…

Azken sarreran erraldoiei buruz ikasi genuen, baita gure erraldoiak egin ere ( ze politak egin dituzuen!).

Ba gaur, justu kontrakoa dakargu: txiki-txikia zen ume baten ipuina.

Badakizue nor dan? Pista bat:  Tatxin-tatxin-tatxan…. Bai! Barbantxo da!.

 

Eta zuek, menditik paseatzera irtetzen zaretenean, zein abesti kantatzen duzue? Hemen duzue hain ezaguna den eta hainbat umek urteetan abestu izan duten bat, ezagutzen duzue?, beharbada amak eta aitak bai….

 

Orain garbantxuekin (edo ikastolako menuetan jartzen dizkiguten moduan, txitxirioekin… gogoratzen duzue?, jeje…) jolastuko dugu.

images11

 

Garbantzu horiekin, izenak eratu, marrazkiak egin… ondoren, material hau trasbaseak egiteko ere erabil dezakezue. Jarduera honekin, kontzentrazioa, aditasuna eta koordinazioa landuko ditugu.

 

 

mate

 

Eta nahi izanez gero, matematiketan ere murgil gaitezke. Horretarako, arrautza-ontzi bat hartu eta ondoko irudian agertzen den bezala, jolastu!.

caritas-felices-1 – los investigadores 2 ESO C

 

 

Amaitzeko, begira zelako argazki politak bidali dizkiguten gure lagun batzuk…

 

Beno lagunak, zaindu eta besarkada handi bat jaso gure partez!!

índice

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s