Erraldoiak dantzan daude… kilikiak joten…

Kaixo kuadrila!,

eguena da eta hemen gaude berriro zuekin!.

Zer moduz ibili zarete barraskilo artean?, aurkitu duzue baten bat?, edo… beharbada… zuek egin duzue zuen eskutxoekin!.

Ba… begira begira hurrengo bideoa!, guk ere barraskiloak nahi genituen!.

 

 

Screenshot_20200514-112327_WhatsApp

 

 

Beno ba, hor duzue motrizitate fina lantzeko beste proposamen bat, indaba, garbantzu edo lentejekin egiteko… Platertxo batean espiral bat marraztu eta… barraskiloaren oskola egingo dugu!.

 

 

 

 

Eta orain… gogoratzen duzue Azenario erraldoiaren ipuina?. Hazi batetik, azenario handi-handia hazi zen Anderren aitonaren baratzean… erraldoia!.

Ba, hitz honekin jarraituz, zuei asko gustatzen zaizuen abesti batekin hasiko gara!, ikastolan ere entzun dugu inoiz, ezta?. Erraldoiak!.

 

Eta… zuek ezagutzen al duzue erraldoirik?, bai?, noski!, Bermeoko erraldoiak!!!. Inork daki zelan duten izena?.

Bai, arrantzalea Anton , saregina Josefin eta baserritarrak Lorentzo eta Mari dira.
Dibujo de niña bailando para colorear con los niños

Ea uda honetan kalera irtetzen diren… eta beraien dantzak ikusteko aukera dugun!.

 

Eta… zuen izenak?, ezagutzen al dituzue?, badakizue zuen izeneko lehenengo hizkia zein den?. 

Hemen duzue beste material baten proposamena, hizkiekin jolasteko. Etxeko pintzetan hizkiak idatzi eta bakoitzak bere izena osatu!.

CRECIENDO FELICES: EL NOMBRE PROPIO: PROPUESTAS DE TRABAJO EN INFANTIL

 

Entzun… badakizue egun batean Bermeoko erraldoiak gure ikastolan egon zirena?. Ikusi bideoa!.

 

Ikastola egunean guk ere egin genuen hor dantza!, gogoratzen duzue?.

 

Eta orain…. aste honetako Erronka!!!.

Gure herriko erraldoiekin, buruhandiak joaten dira, ezta?. Ba gu ere buruhandi bihurtuko gara!.

Gogoratzen duzue martitzenean kaxa bat gordetzeko esan genizuena?, ba honetarako zen, jejeje…

Betiko moduan, guk adibide batzuk jartzen dizkizuegu behean, baina, hemen zuen irudimenak du protagonismoa!. Gustora ikusiko ditugu gure “buruhanditxoak”!.

 

reciclando en la escuela: 101. SeÑoReS CaJa | Cajas, Cosas de ...

 

Amaitzeko, hemen duzue aurreko asteko erronkaren bideoa.

Benetako artistak zarete!!!.

Eskerrik asko!!!.

 

Datorren astean ikusiko dugu berriro elkar!.

Bitartean, hartu besarkada estu bat gure partez!.

abrazo virtual | Emociones y Sentimientos

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s