Barraskilo kilo-kilo, euria eraman eta ekarri eguzki pilo !!

Kaixo kuadrila!,

zer moduz joan da asteburua?, eman dituzue paseotxoak?, txirrinduak, patiñeteak, baloiak,… atera dituzue?.

Gu ere irten gara udaberriaz gozatzera… eta badakizue zer ikusi dugun landare artean?, barraskilo piloa!, zuek ere bai?.

Badakizue barraskiloek, beraiekaz daramatela etxea leku guztietara…

Ba… begira begira, hurrengo ipuin honek, barraskilo familia baten istorioa kontatzen digu, ea gustatzen zaizuen!.

 

 

Eta orain, beti bezala, denok gorputza astintzera!.

Hemen duzue barraskiloaren abestia, esan ama eta aitari zuekin dantzatu eta abesteko, hartu mikrofonoak eta karaokera!!!, jeje…

 

 

Gogoratzen duzue trazoak egiteko proposatu genizuena aurreko sarrera batean?. Kaxa batean gatza edo ogi birrindua (edo hondartzara joan ezkero, hondartzako area) ipiñi, eta trazoak praktikatuko ditugu!.

Oraingoan, barraskilo moduko trazoak egiten saiatuko gara, espiralak.

Berriro “mazamorretara”!!!. (gogoratu aurrekoan esandakoa, lurrera jausten dena, beraiek ere garbitzen parte har dezatela).

93811499_254027475989130_1054658567592086474_n

 

Eta orain, ipuina antzezteko, gure barraskilo txikia egingo dugu. Animatzen zarete?. Ziur oso polita geratuko dela!.

Hemen eredu batzuk aurkezten dizkizuegu, baina dakizuen bezala, zuek nahi duzuen erara egin dezakezue.

 

 

Zuen paseotxoren batean… hartu barraskiloren bat, sartu kutxatxo batean, gardena bada hobeto. Kontuan izan kutxak zulotxoak euki behar dituela, barraskiloak arnasa har dezan. Sartu bertan lurra, belarra, letxuga apur bat, azenario zati txikiak,… eta behatu… ea zer egiten duen gure barraskilotxoak, behatu ondo zelakoak diren bere antenak, bere oskola…. Eta gero, kontatu guri!!!.

 

 

Eta amaitzeko, zuek bialdutako azken aste honetako argazkien bideoa uzten dizuegu. Guk gustora ikusten zaituztegu zuen zeregiñetan murgilduta, ziur zuei ere laguntxoak ikustea gustatzen zaizuela, ezta?.

 

Beti bezala, eskerrik asko familia, zuen umetxoen argazkiak gurekin partekatzeagatik!!!.

 

Ai ama! Ia-ia ahaztu! Hurrengo erronkarako hasi kaxa bat topaten… Eguenean ulertuko duzue zertarako den. (kaxaren tamaina… umearen burua sartzeko modukoa izan behar da… baina ez goaz ezer gehiago esaten… jeje).

Besarkada handi-handi bat!!!

images

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s