Txoritxoek adarretan abesten dute goizero..

Kaixo kuadrila!!!,

Zer moduz doa astea?, egun eguzkitxuak ditugu, ezta?, gure irtenaldi txikitxoak egiteko primeran!!!.

La llegada de la primavera y sus flores | Primavera paisajes ...

 

Ikusi dituzue bitxiloreak, erleak, tximeletak…?, entzun dituzue txoritxoak?. Udaberria heldu da!!!.

 

 

 

Gure barazkien gaiarekin jarraitzeko, hemen uzten dizuegu Sorgina txirulinaren ipuintxo bat.

 

Dakizuenez, gure frutak eta barazkiak osasuntsu hazteko, 3 gauza behar dituzte… gogoratzen dituzue?…. Bai?

Lurra                               Ura                               Eguzkia

Ba , orain sekretotxu bat kontatuko dizuegu……..

Guk , Euskal Herrian, badaukagu Jainkosa bat : Amalur. Diotenez, eguzkiaren eta ilargiaren ama da, eta landare eta animalien bizia zaintzen du. Ze polita, ezta?.

Ba orain, Amalurrari eskerrak emateko, zuek ezagutzen duzuen kanta polit hau abestuko diogu. Animatu dantzatera!!!.

 

 

índice

 

Hara! Begira nor agertu den hemendik! Ia.. entzun dezagun zer behar duen gure lagun berri honek:

 

 

 

Eta orain…. aste honetako ERRONKA!!!.Vegetal Clip Art Gif - Gifs animados vegetal 1886285

Barazkiekin konposizio bat egitera gonbidatzen zaituztegu!.

Erronka honen helburua, umeek barazkiak esku artean ibiltzea da. Haiek ukitu, usaindu, dastatu,… eta zuen begiradapean, ebaki ere bai!.

Guzti hau egin ostean, plater batean edo nahi duzuen lekuan, irudimena martxan jarri!.

Behean, adibide batzuk ipiñi dizkizuegu, baina sortzen duzuen konposizioa zuen aukeran uzten dugu, aurpegiak, paisaiak,… nahi duzuena!, guk gustora ikusiko ditugu!. Animatu!.

 

Eta amaitzeko, pasa den asteko erronkaren bideoa uzten dizuegu. Oiloen zikloa egiten ondo pasatu duzue?, espero dugu baietz!.

Guri ilusio handia egiten digu zuen aurpegitxoak ikustea!, horrekin disfrutatzen dugu guk…

 

Eskerrik asko erronketan parte hartzen ari zareten guraso guztioi!. Zuek barik, hau ez lizateke posible izango!.

 

Eta orain… begira, begira!, kanpoko tximeletak etorri zaizkigu bisitan andereñoei….

IMG-9164

Datorren astean ikusiko dugu berriro elkar!!!.

Ordura arte, hartu eizue musu handi bat!!!.

Maida eta Miren.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s