Eguzkitan din-dan

Kaixo gure txikitxook!!!, zelan zaudete?.

Gaur ipuin berri batekin hasiko gara, Azenario erraldoia ipuinarekin. Ea gustoko duzuen!.

 

Gustatu al zaizue ipuina?, barregarria izan da?, zer izan da barregarriena?.

Ba al dakizue zer den erraldoi bat?. Ezagutzen al duzue erraldoirik?.

Ikusi al duzue inoiz baratzerik?. Nolakoa zen?.

Jan al duzue inoiz azenarioa entsaladan?. Zer beste modura jan daiteke azenarioa?. Gustatzen al zaizue?.

Zenbat galdera, ezta?, jajaja…. (gure gelako harreran egongo bagiña bezala… andereño zuei galdetzen…).

Zelan doaz guk erein genduzen haziak?, ureztatu dituzue?, orduan ederto haziko ziren!.

Baratzeetan, txoriek barazki eta fruituak jan ez ditzaten, baserritarrek txorimaloak jartzen dituzte.

Badakizue zer den txorimalo bat?, egingo diogu bat gure landareari?. Horrela, zuen balkoietara hurbiltzen diren txoritxoek, ez dute zuen landarea jango!.

epouventail

(margotu eta izozki palo batean itsatsi, gero gure landarearen ondoan jartzeko)

 

Txorimaloarena egin nahi duzue?. Entzun zelako abesti alaia aurkitu dugun. Txalo horiek entzun nahi ditugu!.

 

Eta orain baserritar bihurtuko gara. Lehen esan dugun bezala, aurreko batean haziak erein genituen. Ba ikusi zer egin dezakegun azenario batekin….

índice

Azenarioak landatuko ditugu :

Azenarioak erosiko ditugu, baina osorik, zurtoin, hosto eta guzti. Ondoren, nahi badugu sustraiaren (zati laranjaren) pusketarik handiena moztuko dugu, zuritu eta haurren artean banatuko dugu jan dezaten. Bide batez, azenarioaren zaporeaz, gozotasunaz, duen zukuaz… hitz egingo dugu. Zurtoinarekin batera geratu zaigun sustrai zatia landatu egingo dugu, lurrez, ibaiko hareaz eta hartxintxar pixka batez egindako nahasketabatean. Horiek lortzeko zailtasunak baditugu, lur gozoan landatuko dugu loreontzi zapal batean. Toki argitsu eta epel batean kokatu, eta laster ikusiko dugu nola hazten eta indartzen diren hostoak.

 

Astindu garunak, lagunak! Ia asmatzen duzuen zer den…..

images

ASMAKIZUNA

Untxiek atsegin dute jatea,

etxea du baratzea, eta ez da azalorea.

Behea laranja, goia berdea,

begiak zaintzen trebea. Zer da?.

(azenarioa)

 

Barazkiak normalean jan egiten ditugu, ezta?, ba oraingoan, margotzeko erabiliko ditugu!, bai, bai, margotzeko!, ondo entzun duzue!.

Ebaki barazkiak erditik, koloreak plateretan eta… sortu zuen artelanak!!!.

 

 

índice6

 

Ai ama! Zuen laguntza behar dugu! Gure amak erosketak egiteko esan digu baina bidetik, salto-saltoka goazela, boltsa apurtu eta danak erori dira. Lagunduko diguzu zenbatzen ia denak dauden?.

ZENBAKUNTZA_page-0001

 

images7

 

Eta amaitzeko, begira gure lagunak zertan ibili diren aste honetan:

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s